Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Carlos Rivera (ekainak 21 – Iruña)

junio 21, 2026

Carlos Rivera ekainaren 21ean iritsiko da Nafarroa Arenara, bere bira berriaren barruan: ¡Viva México! Tour.

Carlos Augusto Rivera Guerra, Carlos Rivera izenez ezagunagoa, Huamantlakoa (Mexiko) den abeslari mexikar gaztea da. Txikitatik musikarekiko zaletasun handia izan du, eta beti landu izan du bere talentua lehiaketetan parte hartuz eta oso gaztetatik prestakuntza zorrotza jasoz.

Azkenik, 2004. urtean egin zen ezagun, Televisión Aztecan emititzen zen La Academia musika-saioa irabazi ondoren. Ordutik aurrera, diskoetxe handiekin kontratuak sinatzen hasi zen eta mundu osoan zehar birak egiten. Espainian, Malúren coach-aholkulari gisa parte hartu zuen La Voz Kids saioan, eta horrek arrakasta eta aitortza handia ekarri dizkio gurean.

Carlos Riverak hainbat estudio-disko argitaratu ditu jada, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, World Broadway Spain sariak, Antena sariak eta Cadena Dial sariak, bai artista errebelazio gisa bai bere ibilbide artistikoagatik.

 

Local

Navarra Arena
Aizagerria Plaza, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España