
JUVENTUDE taldea martxoaren 5ean Bilboko Cotton Club aretoan arituko da.
JUVENTUDE Ángel eta Nico izeneko bi andaluziar gaztek osatutako bikotea da. Biek bat egin dute beraiek “pistan dagoen jendearentzako pop surrealista” gisa definitzen dutenari bizia emateko. Proposamen horretan, Andaluziako folklorea, 70eko hamarkadako popa, rocka edo indietik edaten dute, eta hori guztia estetika harrigarri batekin uztartzen dute, bai euren bideoklipetan bai proposamen artistiko osoan.