
LEHEN URRATSAK LEHEN ERRITMOAK izen burua jarri diote aurtengo emanaldiari.
LABURPEN TXIKI BAT: Lehen urratsak lehen erritmoak jaialdiak, dantza, musika eta beste hainbat elementuren bidez gizakien 5 zentzumenen sorrera eta garapena irudikatzen ditu. Entzumena, dastamena, ukimena, usaimena eta ikusmena nola bilakatzen diren eta gizakiek mundua nola hautematen dugun ikusi ahalko dugu.
Sarrerak eskuragarri Kuttur Etxeko Harreran abenduaren 18,19,22 eta 23an,
10:00-13:00eta 15:00-20:00.
Gehienez 4 banatuko dira pertsonako, eta behar direnak baino ez jasotzea eskatzen da.