
Kurtsoak kamerarik gabeko bi argazki-tekniken miaketa praktikoa proposatzen du: antotipia eta klorofila-inprimaketa. Ikastaroa Gin Ro-k (Georgina Rodríguez Ayala) emango du.
«Alquimia vegetal: lo que las plantas revelan» tailerrak (Landare-alkimia: landareek agerian uzten dutena) kamerarik gabeko bi argazki-teknikaren esplorazio praktikoa proposatzen du: antotipia eta klorofila-inprimaketa. Pigmentu naturalak eta hosto fotosentikorrak erabiliz, parte-hartzaileek eguzki-argiaren eragina esperimentatuko dute, irudia sortzeko agente gisa.
Proiektuak praktika teknikoa, ingurune naturalaren behaketa eta materia organikoaren, denboraren eta erregistro bisualaren arteko erlazioari buruzko hausnarketa uztartzen ditu.
Lehenengo bi saioetan, landako eta laborategiko ariketak egingo dira; hirugarrenean, berriz, emaitzak berrikusi, kontserbazio-prozesuak aztertu eta obrak dokumentatuko dira.
IKASTAROAREN INFORMAZIOA
Izena emateko modua: bilbaoarte@bilbao.eus (gaian ikastaro alkimia begetala adieraziz). Horretarako, inskripzio-fitxa betetzeko eta CV labur bat, dosierra eta gris-eskalako hiru irudi eransteko eskatzen dizuegu, tailerrean lan egiteko. Plaza kopurua gaindituz gero, artistak berak egingo du aukeraketa.
IZENA EMATEKO FITXA (PDF)
IZENA EMATEKO FITXA (DOCX)