Oroimenik ez duen eta iragana gogoraraziko dion mugimendu bat bilatu behar duen gizarte batean norbanako bakarrak eta bakartuak izateak dakarren hutsunea irudikatzen du «Berro» lanak.
Bidaia honek egoera emozionalak lotzen ditu eta antzinako oinarria berreskuratzearen garrantzia erakusten du –tradizioa, lurra, erroak, familia eta etxea–, esperientzia kolektiboaren bidez, eraldaketa sentituz gorputzaren adierazpenean.
Nova Galega de Danza Gayarrera etorriko da, bere pieza goraipatuenetako bat aurkezteko..
20 URTE TRADIZIOA ETA MODERNITATEA BATZEN
2003an sortutako konpainia asmo berritzailearekin osatu zen eta, aldi berean, sustrai galiziarreko dantza eta musika uztartzeko helburuarekin. Bi hamarkada hauetan zazpi ikuskizun ekoitzi ditu: «Credo» (2022), «Leira» (2020), «Son» (2016), «Dez» (2013), «Tradición» (2008), «Engado» (2006) eta «Alento» (2003).
Bere ibilbide artistikoan zehar, Galiziako kultura tradizional eta garaikideko pertsona nabariekin egin du lan, Mercedes Peón, Xurxoi Fernández, Rosa Cedrón edota Aída Tarríorekin (Tanxungueiras) esate baterako. Galiziako lehen dantza-konpainia izatera iritsi da, SGAEk estatu mailan sustatutako arte eszenikoen Max sarietan saritua izan dena.
Iraupena
60 minutu
Fitxa artistikoa
Dirección | Zuzendaritza: Jaime Pablo Díaz. Dirección artística | Zuzendaritza artistikoa: Sharon Fridman. Música | Musika: Sergio Moure de Oteyza. Coreografía | Koreografia: Sharon Fridman – Bailarines NGD. Intérpretes | Antzezleak: Inés Vieites, Estefanía Gómez, Alba Cotelo, Laura Santamariña, Ricardo Fernández, Iván Villar, Jaime Pablo Díaz. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantzitegia: Ikerne Giménez. Iluminación | Argiztapena: Sharon Fridman, Dani Pais. Una producción de Nova Galega de Danza.