Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Francisco Calvo Serraller konferentzia zikloa: «Ilusioa eta limurtzea. Barroko garaiko artea»

enero 28, 2026 - marzo 18, 2026

8 hitzaldi antolatu dira Prado Museoaren Lagunak Fundazioarekin lankidetzan.

Kontraesankorra, heterogeneoa eta definitzen zaila, Barrokoa arkitektura, pintura eta eskultura da, baina baita hirigintza, lorezaintza, dekorazioa, eszenografia, moda… ere. Arte horiek guztiek elkarrekin jardun eta lotu ziren aldi horretan; izan ere, ez zen egon arte guztiak bateratzen, eta, hala, ikusleak limurtzen eta hunkitzen hainbeste saiatu zen beste estilorik. Francisco Calvo Serraller hitzaldi-ziklo honen asmoa hau da: Prado Museotik –han daude gordeta aldi horretako maisulanetako batzuk–, arte-adierazpen liluragarri hori argitu eta hobeto ulertzea. Izan ere, estilo bat baino gehiago da: kronologiak eta kokapen geografikoak gainditzen dituen kultura bat.

Egitaraua

2026.01.28
Barroko garaia eta izaera barrokoa
Javier Portús
Barrokoko Espainiar Margolaritzako Bildumaren burua, Prado Museoa

2026.02.04
Rubensen barrokoak
Alejandro Vergara Sharp
Flandriako eta Iparraldeko Eskoletako Margolaritzako Bildumaren burua, Prado Museoa

2026.02.11
Ikuskizun barrokoaren kultura: txundiduraren pentsamoldea eta ludika aulikoa
Esther Merino Peral
Artearen Historiako irakaslea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

2026.02.18
Velázquez, asmamenaren, gutiziaren eta erretratuaren artean
Fernando Marías
Artearen Historiako katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

2026.02.25
Rembrandten barrokoa: adierazpena eta emozioa*
Marjorie E. Wieseman
Kontserbatzaile eta Europa Iparraldeko Margolaritza Saileko buru ohia, The National Gallery of Art, Washington DC

2026.03.04
Bernini. Eskulturaren indarra
Leticia Azcue Brea
1700etik aurrerako Eskulturako eta Dekorazio Arteetako Bildumaren burua, Prado Museoa

2026.03.11
Geometriaren eta grinaren artean. Barrokoko arkitekturaren atarikoa
Eduardo Prieto González
Irakaslea, Madrilgo Arkitekturako Goi-eskola Teknikoa

2026.03.18
Zatartasunaren aldaeretako bat
Alberto Pancorbo La Blanca
Artearen historialaria

* Hitzaldian aldi bereko itzulpena izango da

Informazio gehiago

Local

BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao, Bizkaia 020 España