Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La boda de Betty Blue»

enero 23, 2026

90eko hamarkadan Casares Kultur Etxean sortutako Emakume Ausartak antzerki taldeak David Barberoren La boda de Betty Blue lana aurkeztuko du, Ainhoa Aierberen zuzendaritzapean. Komedia ausart eta lotsagabea da, emakumeak protagonista dituena, non dirua eta itxurak dira garrantzitsuenak. Obran zehar bizitzak dakartzan ezustekoak agertuko dira detektibe-intrigazko egitura duen trama baten barruan. Suspensezko komedia bat da, politikari baten heriotza misteriotsutik abiatuta, gure gizartearen zenbait gaitz parodiatzen dituena: ustelkeria, diruaren boterea, itxurak…

Local

Loiola Kultur Etxea
Aralar, 17
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España