Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La última noche con mi hermano»

abril 10, 2026 - abril 11, 2026

«Iazko abenduan lagun baten anaia hil zen. Berarekin hizketan, kontatu zidan azken gaua bere anaiarekin igaro zuela, eta esan zidan esperientzia horrek erabat aldatu zuela bizitza ikusteko, heriotza ulertzeko eta bizitzeari eman nahi zion zentzuaz pentsatzeko modua.

Entzuten ari nintzaionean, izenburu hau piztu zen nire baitan: «Azken gaua neure anaiarekin». Eta uste dut hitz egiten ari ginela esan niola, gehiegi pentsatu gabe. Gustoko izan zuen nik izenburu hori zuen antzezlan bat egiteko ideia, eta galerari buruzko xehetasunak kontatzen jarraitu zuen, baita eragin zioten sentsazioei buruzkoak ere, arraroenak barne, barregarritasunarekin zerikusia zutenak.

Ahizpa/arreba edo anaia/neba bat galtzeko dolua da sozialki gutxien laguntzen dena. Egia da anaitasuna/ahizpatasuna bizitzeko modu asko daudela, eta egia da, halaber, askotan hoztasuna eta distantzia ezartzen direla bizipenetan, baina egia da, era berean, askotan, anaitasuna/ahizpatasuna funtsezkoa dela pertsonen bizitzan, eta beste partearen galera norberaren anputazio erreala dela.

Hau Nagoreren istorioa da, minbizia diagnostikatzen dioten emakumearena, eta bere neba Albertorena, arrebaren gaixotasuna onartzen ez duen eta heriotza onartzen ikasi beharko duen gizonarena. Albertok eta Ainhoak bi seme-alaba dituzte, Nahia eta Oier, eta Ainhoak neba bat du, Claudio. Hiru anai-arreba-bikotek osatutako familia da hau, eta anaitasun/ahizpatasunari buruzko bizipen oso desberdinak dituzte. Familia horretan, Nagore, bakarrik bizi den emakumea, funtsezko ardatza da.

Anaitasuna errepublikaren printzipioetako bat da, berdintasunarekin eta askatasunarekin batera. Gure konstituzioan agertzen da elkartasun kontzeptura bideratu dena. Nolanahi ere, «bestea» ez dela «arrotza» dio, batez ere bestearen hauskortasuna guztiena dela. Anaitasuna, edo gizateria osoa familia beraren parte delako ideia, aspaldiko kontzeptua da, eta bakea eta batasuna bilatzeko erabili izan da, oso emaitza on eta txarrekin. Neure buruari galdetzen diot nola eragiten dion anaitasun/ahizpatasun pribatuaren bizipenak bizitza publikoari, eta nola eragiten duten arlo publikoko anaitasun-harremanek arlo pribatuan.

La última noche con mi hermano Nuria Mencíarekin berriro lan egiteko desiotik eta gure biografiak markatzen dituzten doluak tratatzeko beharretik jaio den proiektua da».

Alfredo Sanzol

Iraupena

120 minutu

Fitxa artistikoa

Texto y dirección | Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol. Intérpretes | Antzezleak:  Elisabet Gelabert, Ariadna Llobet, Nuria Mencía, Biel Montoro, Jesús Noguero y Cristóbal Suárez. Escenografía | Eszenografia: Blanca Añón. Iluminación | Argiztapena: Pedro Yagüe. Vestuario | Jantzitegia: Vanessa Actif. Música | Musika: Fernando Velázquez. Sonido | Soinua: Sandra Vicente. Movimiento | Mugimendua: Amaya Galeote. Una producción de Centro Dramático Nacional y Teatre Nacional de Catalunya.

Detalles

Comienza:
abril 10, 2026
Finaliza:
abril 11, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/04/10/la-ultima-noche-con-mi-hermano-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Gayarre Antzokia – (Plaza)
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España