Ángel Ruiz iruindarrak Urrezko Mendearen goieneko unean eta gainbeheran murgiltzea proposatuko digu, antzerkiaren, musikaren eta komediaren zerizana haragitzen duen figura baten bidez. Pertsonaia zalantzagarri eta liluragarri batengan inspiratuta –erdi aktorea, Filipe IV.aren erdi lagun mina–, ikuskizunak fikzioa eta errealitatea gurutzatuko ditu, gerretatik eta Inperioaren gainbeheratik harago, agertokia bere babesleku handiena bihurtu zuen errege baten ikuspegi desberdin bat eskaintzeko. Satira eta sentiberatasuna konbinatuta, Lope de Vega, Quevedo eta Calderónen testuak elkarrizketan ariko dira Monteverdi, José Marín eta Juan Hidalgoren musikarekin.
ZUZENDARIAREN OHARRAK
«Kabaret barroko eta probokatzaile honek Felipe IV.aren gorteko giroa berreskuratzeaz gain, botere-mekanismoak eta farandulak gizartean duen eragina ere berrikusten ditu. Satiraren eta sentiberatasunaren bitartez, «El rey de la farándula»k gogorarazten digu eszenatokia, bere forma guztietan, giza handitasunaren eta kontraesanen ispilu izan dela beti».
Ángel Ruiz
Iraupena
80 minutu
Fitxa artistikoa
Dramaturgia y dirección | Dramturgia eta zuzendaritza: Ángel Ruiz. Intérprete | Antzezlea: Ángel Ruiz. Dirección musical y piano | Zuzendaritza musikala eta pianoa: Bru Ferri. Escenografía | Eszenografia: Beatriz San Juan, Arantxa López Melero. Vestuario | Jantzitegia: Almudena Rodríguez Huertas. Iluminación | Argiztapena: Rodrigo ortega. Una producción de La Zona Teatro.