Joaquín Reyesek Miguel hezurmamituko du, gezurti konpultsibo bat, era berean gezurra esaten dioten lagunak eta senitartekoak dituena inguruan. Andreak desleiala zaion susmoa du, eta, beraz, egia ez esatea dena konpontzeko bere modua bihurtuko da. Maitaleari buruan sartu dio gezurrik gabe maitasuna, senar-emazte harremana eta zoriontasuna ezinezkoak izango liratekeela. Baina, egiatan ezagutzen du bera bizi den “egia” ala berak ez dakien gezur batean nahasita dago?
Juan Carlos Fisher zuzendaria gurera itzuliko da egia estaliak argitara ematen dituen komedia honekin, “Prima facie” eta “El Padre” lanekin aho zabalik utzi eta gero.
Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: Florian Zeller. Dirección | Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher. Intérpretes | Antzezleak: Joaquín Reyes, Natalie Pinot, Raúl Jiménez, Alicia Rubio. Eszenografia: Ikerne Jiménez Vestuario | Jantzitegia: Elda Noriega (AAPEE). Iluminación | Argiztapena: Felipe Ramos. Una producción de Barco Pirata, Fran Ávila, Producciones Come y Calla, Octubre Producciones y Producciones Rokamboleskas.