
Kontzertu honetan, EGOk irizpide historizisten arabera interpretatuko du XIX. mendeaz aurretiko musika, lehen aldiz.
Programak lau obra ditu biltzen ditu, mende beteko tartea betetzen dutenak ia, 1670etik 1765era bitartekoa; obra horiek Frantzia, Austria, Italia eta Ingalaterran lantzen zen barroko europarreko musika-estiloari lotuko gaituzte.
EGOk proposatzen dizkigun konposizioen artean, zenbait forma bereizten dira, hala nola obertura (Rameau), concerto grossoa (Corelli), sonata (Biber) eta suitea (Haendel); oso forma esanguratsuak, guztiak ere, berebiziko garrantzia izan baitzuten aro klasikoko sinfonismoaren bilakaeran, XVIII. mendearen bigarren erdian.
Erabilitako material musikalaren bidez, dantzara eta erritmo herrikoietara hurbilduko gara, eta guduen eta erregearen omenezko ur festen moduko kontraste handiko errealitateen oihartzunak entzungo ditugu.
Musikariek askotariko prozedurak edo teknikak erabiliko dituzte, gainera; hala nola pizzicatoa eta col legoa, harietan, edo Barrokoko formula kuttunetako bat: soinu-kontrasteak.
Ezinbesteko hurbilketa izango da biharko profesionalentzat, eta opari aparta, gaur egungo publikoarentzat.
Goza ezazue musika barrokoa: ordena, edertasuna eta bitxikeria.
Kontzertuak Neguko topaketa 2025:
Fitxa artistikoa:
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
Pedro Gandía Martín, biolin-jotzailea eta zuzendaria
Programa:
Jean-Philippe Rameau (1683-1764) [1764]
“Les Boreades” suitea
Ouverture- Entrée d’Abaris- Contredanse
Heinrich von Biber (1644-1704) [1673]
Batallia a 10
Sonata-Allegro-Presto-Mars-Presto-Aria-Allegro «La Batalla»-Adagio «El lamento de los heridos»
Arcangelo Corelli (1653-1713) [estr. 1690]
“Fatto per la notte di Natale” concerto grossoa op.6-VIII sol minorrean
George Frideric Haendel (1685-1759) [1715-1717]
“Water music” suitea fa maiorrean HWV 348
Ouverture-Adagio e staccato-Andante-Air-Minuet-Bourree-Hornpipe