
Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? Manteo Bizirik elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, sustatutako zinema eta dokumentalen ziklo berri baten lehen edizioa da. Zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da osorik, urtarrila eta otsaila bitartean.
Zikloak Hiriek hitz egiten dute lelopean jarraitzeko bokazioa du eta Donostiako hiri-garapenari eragiten dioten arazoen gaineko begirada alternatiboa eskaini nahi du: gentrifikazioa, turistifikazioa, urbanismo baztertzailea edo etxebizitza eskuratzeko zailtasun kronikoa. Dokumentalen eta nazioarteko filmen bidez, hausnarketa eta eztabaida partekatzeko espazioa sortu nahi da, ahots adituek dinamizatua. Saio guztiek aurkezpena eta ondorengo solasaldia izango dute.
Saioak publikoari zabalik egongo dira, edukiera bete arte. Guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, 18:30ean, Ernest Lluch Kultur Etxean.