Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Zinekluba: «La historia de Souleymane»

enero 22, 2026

Frantziako ‘La historia de Souleymane’-n kartelak dioenez, hauxe izan zen 2024ko maiatzean estreinatu ondoren Cannesko Zinemaldia deseroso jarri eta giroa nahasi zuen filma. Gezur gutxi dago publizitatetrikimailu horretan, batez ere kontuan hartzen bada, jaialdia dela legez kanpoko immigrazioa bere gairik gori eta eztabaidagarrienetako bat duen herrialde bateko ikur kulturaletako bat. “Ez gara zuen jopuak”, aldarrikatzen du protagonistak iragan kolonial handiena duen nazio bateko hiriburuko kaleetan.

Zuzendariaren aurreko filmak (‘Hope, 2014) Afrikatik Europarako migrazio-bidea egiten bazuen, zuzendariak Pariseko bihotzera eramaten ditu ikusleak oraingo honetan, eta hori guztia Gineako txirrindularibanatzaile nahigabetu baten bizikleta bizkorrean, zeinaren etorkizuna Frantzian bi egun geroago, asiloeskaera onartu edo ukatzeko elkarrizketa batean erabakiko denean. Fabien Lemercier-en arabera, «pieza zoragarria, hunkigarria, liluragarria eta era guztietako laudorioak merezi dituena, indar dokumental handikoa, Boris Lojkinek orduko 100 kilometroko abiaduran fikzio humanista bihurtzen duena«. 

Fitxa teknikoa: 

  • URTEA: 2024
  • IRAUPENA: 92 minutu
  • HERRIALDEA: Fratzia
  • ZUZENDARIA: Boris Lojkine
  • GIDOILARIAK: Boris Lojkine, Delphine Agu
  • ANTZEZLEAK: Abou Sangare, Nina Meurisse, Younoussa Diallo, Amadou Bah

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (Eliza Zaharra elkargunea)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España