Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Zinekluba: «Fuegos artificiales»

mayo 28, 2026

Sizilian girotua, laurogeiko hamarkadako italiar hegoalde sakonaren argazkia egiten du filmak: tabernetan, jokoan, eguna pasatzen duten gizonak, garai bateko abestiak irrati kirrinkarietan jotzen, Sque eta Ciao de Piaggio ziklomotor ikonikoak eta, esanguratsuena, pentsamolde eta aurreiritzi arkaikoak. Benetako istorio batean modu lausoan inspiratua, ikusi ondoren, gogoan luzaroan dirauena. Film hau ikusteko bi modu daude, leku berera eramango gaituztenak: jatorrizko izenburutik hasita, ‘Stranizza d’ amuri ‘ederra, maitasunaren arroztasuna, Franco Battiatoren omenez, edo iritsi zaigun itzulpenik literalena, udara eta haren erromantzeetara garamatzaten’ Su artifizialak ‘ (Fuegos artificiales). Bietan nerabeen maitasunaren emozio iskanbilatsu eta lehergarriak azaleratzen dira. “Zerbait ezkutuan egiten baduzu, ehun urtez egiten jarrai dezakezu”, dio pertsonaietako batek zintan zehar. Drama iniziatiko hau zeharo argitsua da, irudiaren iluntasuna gorabehera, eta Zineklubaren ikasturtea, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren eta Harrotasunaren Egunaren erdibidean dagoen data batean itxiko dugu. Horrela, maitasun arraroen edertasuna eta normaltasun lehergarria ospatuko ditugu.

Fitxa teknikoa: 

  • Jatorrizko izenburua: Stranizza d’amuri
  • URTEA: 2023
  • IRAUPENA: 134 minutu
  • HERRIALDEA: Italia
  • ZUZENDARIA: Giuseppe Fiorello
  • GIDOILARIAK: Giuseppe Fiorello, Andrea Cedrola
  • ANTZEZLEAK: Samuele Segreto, Gabriele Pizzurro, Simone Raffaele Cordiano, Antonio de Matteo

Local

Serantes Kultur Aretoa – (Eliza Zaharra elkargunea)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España