Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua: «Igaralde baserria eta errota»

enero 24, 2026

Igaralde Baserritik adierazten dute:

Igaralde baserria edo Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzo zoragarrian dago kokatuta. Tibur Agirre da Igaralde Goikoa baserriko jabea, eta bera izango da gure gidaria ogiaren elaborazio tradizionalaren prozesuan. Hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko digu.

Aldi berean, euskal baserritarren bizimodua ezagutuko dugu, eta XVI. mendeko errota bat bisitatuko dugu. Tiburrek martxan jarriko ditu errota eta egurrezko labea.

Oso bisita egokia da, familian egun ahaztezina igarotzeko.

Local

Igaralde, Ogiaren Txokoa
Igaralde-Goena Auzoa. Brinkola Auzoa, z/g
Legazpi, Gipuzkoa 051 España