
Azkuna Zentroko «Classique = moderne. Zinematekaren historia berria III» Zinematekaren barne.
Fieldsek mozkor baten rola egiten du. Ustekabean, banku-lapur bat atxilotzen du. Hortik aurrera, detektibe-karrera distiratsu bat izango du, ia-ia bere gogoz kontra. Izan ere, bera iruzur batean parte hartu nahian ari da.
Ba al zenekien…
Protagonista izateaz gain, W.C. Fieldsek Mahatma Kane Jeeves ezizenarekin sinatu zuen film honen gidoia. Bilbea erabat burugabea da, ia aitzakia huts bat, Egbert Sousé pertsonaiari buruzko gag-ak pilatzeko. Fieldsen ‘alter ego’ moduko bat da Sousé, edo, behintzat, ikusleek Fieldsez zuten irudiarena.
Fitxa teknikoa: