
Aurtengo denboraldiak musikak sortzen dituen sentsazioak izango ditu hizpide. Doinuek zirrara, emozioa, hunkidura edota beste hainbat sentimendu sorrarazi ditzakete. Era berean, musikaz gaindiko elementuek ere, sentsazio ezberdinak eragin ditzakete eta hauek guztiak musikaren bidez adierazi. Guzti hauen lotura gune izango dira aurtengo denboraldian proposatutako bost saioak: magiak sortzen duen zirrara, paisaiek sortutako sentsazio musikalak, gure euskal nortasunaren eragiten dituen sentimenduak eta hauen bilaketa. Erdu gurekin gozatzera. Jo beza bandak!
Aurtengo hirugarren geldialdiak euskal ondarea eta txistua izango du protagonista. Euskal nortasuna aitzaki hartuta historiak ekarri dizkigun doinu eta obrak plazaratuko ditugu, identitate hau izan baita ondare musikal handi baten inspirazioa. Txistu-hotsetan Garikoitz Mendizabal bakarlaria izango dugu gonbidatu eta herriko txistulari zein txistu-ikasleekin ekitaldia borobilduko dugu.
Zuzendaria: Aritz Labrador
Gonbidatuak: Garikoitz Mendizabal (txistua), Udazken Txistulari Taldea, Zubiaur Musika Eskolako txistu ikasleak