Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«E-administración y gestión documental: de la teoría a los casos prácticos»

febrero 6

Herritarrei zerbitzu digitalen bidez arreta ematea administrazio publiko ororen erronka da. Zer leku du dokumentuen kudeaketak administrazio elektroniko eraginkor eta efiziente baten ezarpenean? Jardunaldi honetan, azken hamar urteetan hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako konponbideak erakutsiko dira, aurkitutako zailtasunei buruz hausnartuko da eta etorkizunerako jarduera-ildo bat taxutuko da.

Helburuak

  • Duela hamar urte inguru, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea argitaratu ziren. Lege horiek administrazio elektronikoaren printzipioak finkatu zituzten, eta administrazio publiko guztietan amaitutako prozedurei dagozkien dokumentuen artxibo elektroniko bakarra sortzeko eta mantentzeko betebeharra txertatu zuten.
  • Hamar urte hauetan, administrazio bakoitza bi lege horietako aginduak (eta horiek garatzen dituen araudi eskerga) praktikan jartzen saiatu da, eta, horretarako, administrazio elektronikoa inplementatu du bere prozedurak izapidetzean, eta artxibo elektroniko bakarra sortu du amaitutako espedienteak kontserbatzeko. Jardunaldiak atzera begirako hausnarketa bat egiteko balioko du, hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako irtenbideak erakutsiz eta etorkizunerako jarduera ildo bat marraztuz.

Jardunaldiaren helburu nagusiak

  • Administrazio Elektronikoaren jarduera-esparrua eta dokumentu-kudeaketarekin duen lotura ezartzea, ikuspuntu teorikotik.
  • Administrazio elektronikoa hainbat erakunde publikotan inplementatu den esperientzia errealak ezagutzea, dokumentu-kudeaketa erakunde horietan integratzeko hartutako irtenbideak ulertzea eta benetan artxibo elektroniko bakarrak sortu diren jakitea.
  • Gaiaren egoeraz hausnartzea eta etorkizunera begiratzea.

Nori zuzendua

  • Ikastaroan interesa izan dezaketen pertsonak:
  • Dokumentu-kudeatzaileak eta artxibozainak.
  • Dokumentazio eta Informazio Graduko ikasleak, arlo bereko master edo ikasketetakoak.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako profesionalak (informatikoak), artxibistikaren, dokumentuen kudeaketaren eta administrazio elektronikoaren esparruan lan egiten dutenak.
  • Artxibistikaren, dokumentu-kudeaketaren eta administrazio elektronikoaren esparruan beharrak dituzten erakundeei euskarria ematen dieten sektoreko enpresa pribatuak.
  • Unibertsitate-ingurunetik datozen ikertzaileak, ikasketa-eremuan dihardutenak.

Ikastarorako profil egokia

  • Dokumentuen kudeaketarekin, artxibistikarekin, administrazio elektronikoarekin eta informazioaren teknologiekin lotutako profesionalak.

Ikusi programa

Local

Lakua, Euskaldun Berria Aretoa.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España