Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«BARIAZIOAK» + solasaldia Lur Olaizolarekin

abril 21

Lur Olaizola | Maite, Unai eta Merche Aliciaren koadernaketa ikasleak dira. Liburuen bizitza luzatzeko orriak pegatu, josi eta mozten dituzten lantegi bat partekatzen dute. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean bizitzari, doluari eta hauen bariazioen inguruan hitz egiten dute.

Lur Olaizola Lizarralde 

(Donostia, 1988) zine programatzailea eta zinegilea da. Lau laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: “Xulia” (2019), “Zerua blu” (2020) – Zinebin laburmetrai espainiar onena-, “Hirugarren koadernoa” (2022), Cinéma du Réel-en estreinatua eta “Bariazioak” (2025), Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakaleran estreinatua eta Xixoneko zine jaialdiko La noche del cine español saileko irabazlea. 2022 urtean Xixoneko jaialdiak foku bat eskaini zion eta bere lana Salamancako DA2 (Domus Artium 2002) erakutsi zen. Tabakalerako (Donostia) zine programatzailea da.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España