Cargando Eventos

« Todos los Eventos

San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2026

abril 28 - mayo 1

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaiak direla eta, iragarpen-kartela egiteko lehiaketarako deia egin du.

Aurreko urteetan egin zen bezala, sari finalistetako bat GAZTE  kategoriari dagokio: Kategoria berri horretakoak izango dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoak.

Lehiaketaren helburua artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea da, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzen saiatzea. Bi baldintza horiek deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunean izan behar dituzte beteta.

Hona hemen emango diren sariak:

  1. 350,00 euroko sari bat modalitate orokorreko bost hautagaitza finalistetako bakoitzarentzat, dagokion atxikipena izango duena.

  2. 350,00 euroko saria Gazte modalitateko proposamen irabazlearentzat, dagokion atxikipena izango duena.

  3. 1.400,00 euroko saria lehiaketako proposamen irabazlearentzat. Kopuru hori bateragarria da 350,00 euroko zuzkidurarekin, bai kategoria orokorrean finalista izateagatik lortutakoarekin,bai Gazte modalitateko proposamen irabazlea izateagatik lortutakoarekin. Horrenbestez, irabazleak 1.750,00 euroko ordainketa bakarra jasoko du, eta dagokion atxikipena izango du.

PARTE HARTZEA

Kategoria orokorrean parte hartzeko dosier bat aurkeztu behar da. Dosierrak 3 eta5 ilustrazio edo diseinu artean izan beharko ditu, eta horietatik 2 gutxienez kartelak izan beharko dira. Kartelak lehendik egindako lanak edo simulazioak izan daitezke.

GAZTE kategorian parte hartzeko kartel- kartelaren proposamen bakarra aurkeztuko da PDF formatuan. Berrikuntza gisa, aurten GAZTE kategoriako parte-hartzaile bakoitzak kartel bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu

Kartelean testu hauek agertu behar dira:

ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2026
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2026

Kartelaren proposamena argitaragabea izan beharko da, aurretik beste ezein lehiaketatan saritu gabea eta hautagaiak egina. Berariaz debekatuta dago adimen artifiziala (IA) erabiltzea

Abenduaren 11tik, osteguna, zabalik dago proposamenak aurkezteko epea.Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 26an amaituko da, 23:59an.

AURKEZTEKO MODUA

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek bide hauetakoren bat erabili beharko dute hautagaitza aurkezteko:

  1. Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da. Horretarako, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Egoitzan sartu

  2. Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, behea, Gasteiz

ARGIBIDE GEHIAGO

 

HISTORIA ETA OIHARTZUNA

Kartel lehiaketa historikoa da eta tradizio handikoa lurraldeko diseinatzaileen artean.

San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaiak apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean ospatzen dira, eta ohikoak izaten dira barraskiloak, perretxikoak, Armentiako zelaira joatea eta ospakizuna girotzen duten danbor hotsak.

Pandemia urteak gorabehera, lehiaketa egoerari aurre egiten saiatu da, eta mantendu egin da, festaren ekitaldi tradizionaletako asko mugatuta egon diren arren.

Danborren eta upelen soinua entzunarazten duen San Prudentzioren omenezko erretretaren tradizioarekin pareka daiteke lehiaketa, edo Arabako hiriburuan, Gasteizen, Probintzia Plazan dagoen Foru Aldundiaren eraikineko balkoian jotzen dituzten tronpetekin. Ekitaldi hori telebista bidez ikusteko aukera izaten da, eta herritar askok ikusi ohi dute.

 

Local

Bataplan Disco
Kontxa Pasealekua, 12
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España