Cargando Eventos

« Todos los Eventos

OLAIA INZIARTE «Zerrautsa»

febrero 20

Olaia Inziartek Zerrautsa diskoaren aurkezpena egingo du. Emanaldi hau emozioen eta egiazkotasunaren ospakizuna izango da, musika eta hitzen bidez partekatzeko gonbidapen bat.

Kantugilearen bigarren disko honek artistaren barne-mundu biszerala arakatzen du. Horretarako, zerrautsa elementua hartu du sinbolo gisa: zerrautsa berez sortze-prosesuan ezinbestekoa da, baina, halere, baztertzen den hondakin-materiala da. Metafora honek norberaren izaeraren erainkuntzan eta esperientzia pertsonalen bitartez bizitako prozesuarekin bat egiten du. 

Maisuki landutako disko honetan, soinu organiko eta elektronikoak uztartzen dira, gitarra distotsionatuak eta sintetizadore analogikoak erabilita. Honek guztiak, emozio-espektro zabal eta bizia duten paisaia musikalak eraikitzen ditu. Diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da, emozio gordinen eta zaurgarritasunaren bidez.

Local

Lege Zaharren enparantza. (euria bada, Modelo Aretoan)
Zarautz, Gipuzkoa 079 España