Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Trajea» (estreinaldia)

enero 9

Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei?

Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira muntaia izugarri, itogarri eta aldi berean ernagarri honen protagonistak, lurpeko interpretazio-duelu batean.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea JUAN CAVESTANY
  • Zuzendaritza BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Itzulpena MARTIN AGIRRE
  • AntzezleakJOSEBA APAOLAZA, ASIER HORMAZA
  • Argi diseinua JULEN ZABALLA
  • Argi eta soinu teknikaria. ALFREDO MEDINA LIRIO
  • Jantzi diseinua LEIRE SANTILLAN
  • Eszenografia diseinua ASIER SANCHO SENOSIAIN
  • Ekoizpena eta Banaketa TXALO PRODUKZIOAK

Local

Itsas Etxea Auditoriuma
Matxin Arzu kalea, 1
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España