Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Eros»

enero 23 - enero 25

Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik MASKARATZEN dira.

Bi maitemindu maskaratuen istorioa da. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek oztopoak jarriko dituzte erlazioan: Ares, gerraren jainkoak, bere eztabaidekin eta Kronos, denboraren jainkoak, bere monotonia higuingarriarekin, besteak beste. Hala, maitasuna tragedian urtzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Arnatz Puertas
  • Antzezleak: Nagore Cenizo-Arroyo, Aitor Echarte, Itxaso Gil, Luix Mitxelena, Leire Ormazabal
  • Zuzendari laguntzailea: Izar Pizarro.
  • Maskarak: Javier Tirad
  • Eszenografia: Leire Mendizabal
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos
  • Argiztapen diseinua: Aitor García
  • Kartela: Eric Bengoetxea
  • Diseinu grafikoa: Elurtza Mitxelena
  • Ekoizpena: IXO Teatroa
  • Laguntzailea: Pabellón 6

Detalles

Comienza:
enero 23
Finaliza:
enero 25
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/23/eros-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Pabilioi 6ko Antzerki Laborategia
Deustuko Erribera, 47
Bilbao, Bizkaia 020 España