
FMSko freestyleek bultzatuta, hamaika urte besterik ez zituela L0rna raparekin interesatzen hasi zen. Hamabost urterekin grabatu zuen bere lehen abestia, eta horrela eman zion hasiera ibilbide bati, laster grabazio-estudioetan denbora gehiago eta institutuan ordu gutxiago pasatzera eraman zuena. Azken urteotan, l0rnak hiri-eszenako izen indartsuenetako batzuekin kolaboratu du, hala nola Yung Beef eta Albanyrekin “Rifle Bisexual” lanean, edo Metrikarekin 2024ko arrakasta izan zen “Lip Combo” abestian.
2025ean bere lehen disko luze esperoena argitaratu zuen, “MISS-UNDERSTOOD”, 14 kantuz osatutako proiektua, Kabasaki, Rico Rosa, Enry-K eta Chus Santana, besteak beste, ekoizleen lanarekin, eta Vampi, Icy Vedo eta Trapaniren kolaborazioekin. Gainera, aurten oso aktibo jarraitu du “SUPERSTAR” eta “ATREVIDA” bezalako singleekin, egungo hiri-panoramako ahots original eta apurtzaileenetako bat bezala sendotuz.