Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal Musika Irudikatzen»

enero 10 - enero 31

Urtarrilak 10, 17, 24, 31 | 11:00 – 13:00

Lau eguneko ikastaro honetan, Agurtzane Villateren eskutik, euskal abestien unibertsoa irudiz janzteko aukera izango dugu. Kanta ezberdinak aztertu eta haren giroa eta emozioak irudi bidez adieraziko ditugu. Musika eta sormen plastikoa uztartuz, parte-hartzaileek beren interpretazio pertsonalak sortuko dituzte, teknika ezberdinak probatuz eta irudikapenaren bidez kantuen istorioetara hurbilduz. Hasi berri, esperientziadun eta adin guztietarako egokia den ikastaro honek, euskal kulturarekiko lotura artistikoa indartu eta norberaren sormena askatzea du helburu, kantuek kontatzen dutena irudiek ere konta dezaten.

Agurtzane Villate | Gasteizen 1969an jaiotako ilustratzaile eta sortzaileak prestatutako eta gidatutako lau eguneko ikastaroa da, bere ibilbide pertsonal eta artistikoaren esperientzian oinarriturik. Txikitatik marrazteko zaletasun sakona izan du. Ordutik, marrazketa eta adierazpen plastikoan murgiltzeari eskaini dio bere denbora: Gasteizko Arte Eskolan lau urtez, Leioako fakultatean beste zenbaitetan, eta egon den leku guztietan bere jakin-mina elikatuaz.

Detalles

Comienza:
enero 10
Finaliza:
enero 31
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/10/euskal-musika-irudikatzen-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España