
2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.
XXII. mendean gaude, bi pertsonaren arteko hitzordu batean. Gizartean gero eta hedatuago dagoen “Destiny Driver” softwareak erabakiak hartzea errazten dio erabiltzaileari: begiak ixtean, bi etorkizun posible ikusteko aukera ematen dio, hartzen duen erabakiaren arabera. Gizakiek algoritmo baten esku utzi dute etorkizuna irudikatzeko gaitasuna; horren truke, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, elkar ezagutu berri duen bikote honek erabaki bat hartu beharko du: bere etorkizuna imajinatzea, edo software honek esaten dienaz fidatzea.
Batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina zer preziotan?
Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.