
2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.
Furiak greziar mitologiako pertsonaiak dira, azpimundutik gizakien bekatuak zigortzera zetozenak. Errudunak jazartzen eta zigortzen zituzten. Lan honetan, furiek emakumezko pertsonaia klasikoak berrikusten dituzte: Hekuba, Medusa, Eskiloren erregutzaileak…
Mugimendu eszenikoz, barrez eta tragediaz betetako antzezlana!
Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.