
2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.
Musikaz lagundutako poesia-errezitaldi honetan, bizia emango diogu zenbait poetaren obrari: Lorca, Blanca Sarasua, Gabriel Aresti, Rafeef Ziadah. Poesiak hitza hartuko du oholtzan. Bizia eta emozioa, ahanzturari aurre egiteko.
Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.