
Eguneroko bizitzaren parodia da, bi bikote ezkonduren gorabeheren bidez aurkeztua: Smithtarrak eta Martintarrak. Londresko aldirietako ohiko etxebizitza ingeles batean gertatzen da istorioa. Smithtarrek Martin senar-emazteak gonbidatu dituzte afaltzera, eta egoera horrek giro itogarria sortzen du haien artean, hipokrisiaz eta etsaitasun gero eta handiagoaz betetako elkarrizketen ondorioz. Ustekabean, suhiltzaileen kapitainaren bisita jasoko dute, eta hasieran, alferrik saiatuko da bi bikoteen animoak baretzen, baina Mary neskamearen presentziaz ohartzen denean, ahaztu egingo zaio bere bistaren zergatia. Suhiltzaileak Martin eta Smith senar-emazteak salbatu nahi dituen gizon idealista irudikatzen du, baina bere ahaleginak porrot egingo duela konturatzen da, bi bikoteen patuaren aurka talka egiten duelako.
Ionescoren Absurduaren Teatroko lan honetan, huts egindako komunikazioa da gai nagusia, gizakien arteko arazoen iturri gisa.
Fitxa artistikoa: