
Mar Gómez konpainiak, bere 30 urteko ibilbidearen ospakizunen barruan, Mar Gómez eta Magda Puyoren Martyrs lan hau aurkezten du. Umorea eta drama uztartzen dira giza kontraesanei buruzko alegoria honetan. Narratiba zatitu batekin planteatutako eszena-segida azkar batean, martiri talde batek, gure imajinario kolektiboan dagoenak, ironia eta sarkasmoz bustitako antiheroi komikoen talde baten antzera jokatuko du: Marilyn Monroe baldar mugituko da haizagailu kontrolatugabe batek gona altxatzen dion bitartean, Done Sebastianek geziak libragailuekin trukatuko ditu, beata batek bere alderik gaiztoena erakutsiko du deboziozko objektuaren aurrean,… Martiri zoro eta xelebreen desfile hau gure egungo bizitzaren unibertso gatazkatsuan murgilduko da. Antzezlanak gure garaiko martirien ahalmen dramatikoa ustiatuko du, eta haren alde batzuk beraganatuko ditu: IKEA altzari baten muntaketa aspergarria, irudiaren eta edertasunaren inperioarekiko mendekotasuna, maitasun erromantiko madarikatua edo harreman sozial kontraesankorrak
Fitxa artistikoa: