
Carmela eta Paulino aktoreek Espainiako gerra zibileko bi aldeak bereizten dituen lerroa pasatu dute oharkabean. Bi artistak antzerki-gau bat inprobisatzera behartuta aurkituko dira, zer eta “etsaiaren” derrota ospatzeko Belchiten, Armada Nazionalak «askatu» berri duen Zaragozako herrian. Baina hasieran irabazleei egindako omenaldi jostagarri zena komedia tragiko gisa amaituko da.
Sanchís Sinisterraren ¡Ay Carmela! antzezlan dagoeneko klasikoan, zeina mundu osoan ibilia baita, heriotza eta bizitza nahastu egiten dira denbora-haustura egokiak direla medio, iraganetik orainera eta orainetik iraganera baikaramatzate. Istorioa hutsaren gainean gertatzen da, eta aldi berean espazio unibertsal bat da, non bakardadea, amorrua, beldurra eta bidegabekeria batera baitoaz mirarekin, konplizitatearekin, maitasunarekin eta oroimenarekin.
Fitxa artistikoa: