Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«¡Guapa!»

mayo 22

XX. mendearen hasieran, fenomenoen ikuskizunek arrakasta handia izan zuten. Ikusleek ordaindu egiten zuten munstrozko izakiak ikusteagatik. 

Orain izaki horietako bat, Mary, zeinari “munduko emakumerik itsusiena” eta emakume bizarduna deitzen baitzioten, agertokira igotzen da, bere istorioa kontatzera; barre egin, gozatu, eta desioak eta grinak zituzten emakumeak zirela ezagutaraztera.

Pertsonaia historikoak, pertsona arrotzak eta antzezle berak hitza hartzen ari dira edertasunaz, agerikoaz eta ezkutukoa hitz egiteko. Ikusten ez den edertasunari buruzko ikuskizuna, pertsonak ikusi gabe begiratzen dituzten pertsonei buruzkoa, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzkoa.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Begoña Martín eta Raúl Camino
  • Egilea: Raúl Camino
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Eszenografia: Fernando Pérez
  • Jantziak: La Funambulista
  • Disenu grafikoa: Makondo
  • Bideoa: Joakim Ward
  • Argazkia: José Vicente

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España