Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Muerde el amor»

junio 5

Maitasuna eta desamodioa jorratzen dituen antzezlan hau pertsonaia errealen eta fikziozko pertsonaien kaleidoskopio batez osatuta dago, eta haren epizentroa Hitako artzapeza da, baita haren “El libro de Buen Amor” lanaren egokitzapen oso pertsonal bat ere. Antzezlanak liburu hori ardatz gisa hartu eta zenbait istorio lotzen dizkio. Idazle klasikoek idatzitako pasarteak, Shakespeare-k, eta artzapezak berak, besteak beste, eta taldekideek fikzionatutako benetako istorioen pasarteak hari nagusi baten inguruan: maitasuna eta haren nemesia den desamodioa. Barreek, musikak eta lotsagabekeria pittin batek osatzen dute proiektu berri hau.

Fitxa artistikoa: 

Aktore talde honen jarduna 2012an hasi zen Sestaoko Gaztelekuko Antzerki Tailer gisa, gazteen ilusio eta indarrarekin. Lantegi hau ia premiagatik sortu zen, kemenak bultzatuta. Sestao herriak, antzerkiaren eta, oro har, kulturaren eskaintza iraunkorra eta zabala izanik, haur eta gazteentzako antzerki-tailerra behar zuen. Parte-hartzaileen joan-etorri ugari eta etengabeek jarraipena bermatu diote, genero guztietan zehar, bere antzerkiesplorazioa ekoizpen arriskutsuekin bideratzen saiatzen den antzerki-talde honi.

  • Antzezleak: Jone Moneo González, Iker Pérez Iturbe, Gabriel Cortés Gómez, Esperanza Gómez Herce
  • Musikaria: Unai Ranero Landaburu
  • Eszenografia: Juan Miguel Cortés Doblas
  • Zuzendaria: Esperanza Gómez Herce

 

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España