Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2026eko San Sebastian Eguna: Bandera igoera 2026

enero 20

2026ko San Sebastian Eguneko egitarauaren barruan.

Jon Insausti Donostiako alkateak aurtengo San Sebastian Eguna “oso berezia izango dela adierazi du eta Banderaren igoeraren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekintzak aurreratu ditu. Izan ere, 2026an ehun urte bete dira Konstituzio Plazan hiriko bandera lehenengo aldiz igo zenetik. Ordura arte, danborrada bakoitzak bandera bat altxatzen zuen bere elkartean. Baina egun batean, “donostiarrok urrats bat gehiago ematea erabaki genuen, emozio horiek guztiak leku eta une bakar batean bilduz”, esan du alkateak.

Geroztik, “komunitatea ospatzen dugu. Garena. Gure sustraiak. Batzen gaituen sentimendua. Festa giroan, nola ez, beti alai!”

1926an, urtarrilaren 19an, antolatu zen lehenengo aldiz gaur ezagutzen dugun bezala Izada. Egun hartan su artifizialak eta ‘Gora Donostia’ mezua zuen kartel argitsu handi bat erabili zituzten.

Urtez urte berritu da tradizioa, belaunaldi bakoitzari egokituz, baina alkatearen arabera “esanahi sakona galdu gabe: umore ona, komunitatea, nortasuna, musika, berdintasuna, tolerantzia eta bizikidetza. Hori guztia da Donostia”.

Hauek izango dira banderaren igoeraren mendeurrenaren elementuak:

  • Lehenik eta behin, lelo propioa izango du aurtengo San Sebastian egunak: ‘BAGERA! 100 urtez beti alai’. Leloak irudia ere izango du lagun, ekitaldiaren logoa osatuz: 100 zenbakia eta Donostiako bandera irudikatuz.
  • Bigarrenik, ehungarren izadak irekiko duen festa handiak bere kartel propioa ere izango du. Roskow artista donostiarrak egin du, bertako ikutua emanez. Festaren kokagune sinbolikoa azaltzen da bertan, eztanda kolektiboaren erdigunea: konstituzio plaza
  • Poza zabaltzeko eta ekitaldia gogoangarria izan dadin, mendeurrenaren pin edo intsignia banatuko da danborradako parte-hartzaile guztien artean. (23.000 heldu eta 5.000 haur)
  • Danborradako musika piezak grabatuak eskuragarri izango dira. Joselontxos txarangarekin grabatu dira danborradan jotzen diren pieza guztiak. Ondare musikatua gordetzea izan da honen helburua eta entseguetan ere asko eskertu dute elkarteek.
  • Atzerako kontaketa egiteko bideo motzak zabalduko dira sareetan, danborradaren parte diren pertsonak, momentuak edo emozioak identifikatzeko. Ehun urtetan bizipen asko izan dira ilusio beraren inguruan, eta horietako batzuk berreskuratuko dira datorrenaren ikusmin are eta handiagoa sortzeko.
  • Igoeraren une esanguratsuan, gonbidatu bereziaren parte hartzea izango da. Xabier Anduagak abestuko du Donostiako Orfeoiarekin batera.

Alkatearen esanetan, “Donostia erreferente berriak sortzeko gai da eta donostiarrak harro senti gaitezke. Tenore donostiarraren ahotsa eta San Sebastian eguneko doinuak uztartu ahal izatea zirraragarria izango da

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Arkupea)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España