Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Klaustro Sounds 26: Raúl Lomas & Periko Ráez «AD HOC»

octubre 4

«Gaur egun arraroa da. Eguzkia hegoaldetik atera da eta, bost segundo eskasetan, bailara lainoz bete da.

Hemen, muinoan, udazken honetako hostoak eraikinaren sabaiaren barrutik astiro-astiro erortzen hasi dira eta klaustroan pausatzen ari dira; poemak idatzita dakartzate, aurten, emankortasunez beterik etor daitezela itxaropenez. Aspaldi dago lurra oso lehor

Raúl Lomasek Gasteizen, Bilbon eta Madrilen osatu du bere prestakuntza musikala. Musika originala sortu du dantza garaikideko lanetarako, antzerkirako, bideo-sorkuntzetarako eta film laburrenetarako; horien artean nabarmentzekoa da “Corazón encharcado” (2010), nazioarteko hainbat jaialditan saritua. 2019ko Veneziako 58. Bienaleko Espainiako pabiloiaren soinu-diseinua egin zuen. Poeta eta soinu-artista, etengabeko bilaketan dabil soinuaren aukera estetikoak esploratuz. “Doctor Deseo” taldeko teklista da eta “Hermana Mary” taldea sortu zuen; nazio mailan zein nazioartean aritzen da eta Mexikon harrera berezia izan du.

Periko Ráez esperientzia eta moldakortasun handiko musikaria da. Irakasle-lanaz gain, talde ugarirekin aritu da elkarlanean, Gasteiz Big Band eta Father Alien taldeekin, besteak beste. Elkarrekin sortu zuten Hermana Mary-ren hazia (1994), eta bidean elkar gurutzatu dute, Doctor Deseo-ren grabazio batzuetan edo [H]amar (2022) proiektuan. Aukera honetaz baliatuko dira, berriro elkartzeaz, espazio berezi honetarako propio sortutako ikuskizun intimo eta sentsorial bat eskaintzeko.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España