
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak hiru zinema emanaldi programatu dituzte Kondestable Civivoxean urteko lehen hiruhilekoan. Urtarrilaren 13an, 19:30ean, Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdi Arruabarrenaren Eraman zutela proiektatuko da.
LABURPENA
Informazio historiko eta dokumentalaren arabera, Olaberriako (Gipuzkoa) bizilaguna Marcelo Lasa Zeberio 1936ko abuztuaren 25ean hil zuten, 17 urte zituela, Lizarrustiko gainean (Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan). Eraman dutela zioten garai hartan herritarrek; nor, nora eta zergatik galderei erantzun ezin ordea. Orain aldiz, Olaberria herriak bilatu ditu erantzunak.
Marceloren iloba batek hasitako ikerketa eta Patxi Lacunzaren testigantza paregabearekin, lurperatze lekua aurkitu ahal izan zuen Aranzadiko Zientzia Elkarteko lantaldeak.
DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA
Zuzendaritza: Deñe Garcia-Bravo eta Mikel Balerdi
Hizlaria: : Iosu Chueca
Iraupena: 27 minutu
Deñe Garcia Bravok (Azpeitia, 2003) eta Mikel Balerdi Arruabarrenak (Olaberria, 2003) Mondragon Unibertsitatean Ikusentzunezko komunikazio ikasketak egin zituzten. Aztarna Productions sortu zuten eta hainbat dokumental motz ekoitzi dituzte, ‘Eraman zutela’, horietako bat, Aranzadi Elkartea eta Olargi Taldearen laguntzarekin.
Iosu Chueca Intxusta (Lerin, 1956) Geografia eta Historian lizentziaduna, eta Historia Garaikidean doktorea da. EHUn irakasle izan da eta gaur egun ikertzen jarraitzen du alor hauetan: Espainiako Bigarren Errepublika, Espainiako Gerra Zibila eta hark eragindako erbesteratzea, Espainiako Trantsizio Demokratikoa. Gai horiei buruz, liburu batzuk eta hainbat artikulu dauzka argitaratuak.