
Oihane, Iker eta Ane, duela pare bat urte musika egiteko elkartu ziren hiru lagun dira. Arabarrak hirurak, eremu ezberdinetakoak diren arren. Bakoitzak lehenago musikan bere ibilbidea egin badu ere, duela gutxi elkartu ziren proiektu honi hasiera emateko. Bertsioak jotzen dituzte, ahotsak, gitarrak eta perkusioa baliatuz.