Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoa

enero 18 - marzo 29

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

Urtarrilaren 11an
Paperez ehuntzea. Inoiz pentsatu al duzu haria ez den beste zerbaitekin ehundu daitekeenik? Lantegi honetan, sorkuntza-modu berriak aztertuko ditugu, eta papera berrerabiliko dugu bilbatu, eratu eta pieza bakarrak sortzeko. Probatu nahi duzu? 

Urtarrilaren 18an
Hizkia, hitza, esaldia, ideia… Collagearen bidez, gure hizkiak diseinatuko ditugu, eta horiekin hitzak osatuko ditugu, gero esaldiak, gero ideiak …

Urtarrilaren 25ean
Geruzen eta ostertzen artean. Inoiz erreparatu al diogu paisaiaren koloreak nola aldatzen diren urrutira begiratzen dugunean? Gaur, kolore-geruzen bidez osatuko dugu gure paisaia, eta geruza bakoitzak distantzia edo atmosfera bat irudikatuko du. Lausodurak erabiliko ditugu, margotuko dugun espazioan sakontasuna eta argitasuna sortzeko.

Otsailaren 1ean
Soinudun eskulturak: hotsen eta formen esperimentuak. Inoiz pentsatu al duzu badirela soinua ateratzen duten artelanak? Indartsuak, leunak, kristalinoak edo agian gogorarazleak izan daitezke… gaurko lantegian forma bereziak dituen eskultura bat sortuko dugu, eta erritmo handiz dantzaraziko digu.

Otsailaren 8an
Istilu-itsaso bat. Artelanak era guztietako materialak erabiliz sor daitezke. Nolakoa izango ote litzateke hariz eta artilez eginda? Gaurko lantegian gure proiektu artistikoa landuko dugu gai horekin.

Otsailaren 15ean
Zigilu gertagaitzak: objektuekin margotu ote daiteke? Ba al zenekien ez dela beti beharrezkoa pintzel batekin margotzea? Gure egunerokoan tresna ugari erabiltzen ditugu, artelan bat sortzeko primerako tresnak izan daitezkeenak. Ehundurak, formak eta patroiak aztertuko ditugu, ustekabeko materialekin pieza bakarrak lortzeko.

Otsailaren 22an
Mugimenduan dauden formak. Konposizioarekin jolasteko aukera emango diguten forma sinpleak asmatuko ditugu, errepikapenaren eta erritmoaren bidez ikusizko narrazio bat eraikitzeko.

Martxoaren 1ean
Urak forma du. Gure gorputzak uraren eta kolorearen mugimendua nola gida dezakeen aztertuko dugu. Keinuak eginez, makurtuz eta erritmoaren bidez, keinu horiek uzten dituzten aztarnak aurkituko ditugu, eta marra bakoitza gure buruaren hedadura dela ikusiko dugu.

Martxoaren 8an
Mapa mentala. Zein da zure tokirik gogokoena? Zergatik da berezia?
Lantegi honetan, mapa hori forma sinpleen, lerroen eta sinboloen bidez irudikatzea proposatzen dizugu, kolorearekin ere jolastuz.

Martxoaren 15ean
Artistaren beste aurpegia. Ispiluan geure buruari begiratzen diogunean, gure isla ikusten dugu, gure irudia. Batzuetan, irudi hori ez dator bat benetan sentitzen dugunarekin. Gaurko lantegian gure burua barrutik nolakoa ikusten dugun ohartu eta collagearen bidez irudikatzea proposatzen dizuegu.

Martxoaren 22an
Mikromunduak. Inoiz lore bati gertutik begiratu al diozu, eta zein zoragarria den ohartu al zara? Eta ur tanta bati? Edo lur zati bati? Lantegi honetan beste begi batzuekin begiratuko diogu gure inguruari, oso gertutik, eta aurkitutakoa koloretako arkatz eta akuarelekin irudikatzen saiatuko gara… animatzen al zara?

Martxoaren 29an
Kolorea eta denbora. Artium Museoko lorategiko landareak eta loreak urte osoan zaintzen dira. Gure eskuak behar dituzte, ura, lana eta maitasun handia. Urtaroek aurrera egin ahala, haien forma, kolorea eta usaina aldatu egiten da… Eta hori ez ahazteko marraztuko begenitu? Eta koloreez gogoratzeko margotuko begenitu?

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Artium Museoa, Vital Fundazioa Kulturunea eta)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España