Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra: «Arriaga / Strauss» (Donostia)

enero 15

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren bosgarren programa aurkezten du; kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, urtarrilak 12, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilak 13, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, urtarrilak 14, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, urtarrilak 15, berriz Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, urtarrilak 16, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Rachel Willis-Sørensenek 2020an egin zuen debuta Estatuan, Bartzelonako Liceun, Gustavo Dudamelen aginduetara, Anna Netrebko errusiarra gaixotasunagatik azken orduan ordezkatu ostean. Datorren astean bost kontzertu emango ditu Euskadiko Orkestrarekin eta bakarlari gisa debuta egingo du lurraldeko orkestra guztietan. Soprano estatubatuarra munduko opera-antzoki garrantzitsuenetan aritu ohi da, New Yorkeko Metropolitanen eta Municheko Bayerische Staatsoperen egin berri du eta, Euskal Herritik igaro ondoren, Londresko Royal Opera Housen izango da. Richard Straussen Azken lau Liederrak interpretatuko ditu. 84 urte zituela idatzitako lan honek Straussen testamentu musikala sinatzen du eta bizitzari, naturari eta amaieraren onarpen lasaiari buruzko gogoeta poetiko eta musikala irudikatzen du.

Programa erakargarri honek, gainera, Juan Crisostomo de Arriaga omenduko du haren heriotzaren 200. urteurrenean. Straussen heldutasun-lanaren aurrean, Arriagaren gazte-talentuaren erakustaldi bikaina izango dugu kontzertuak irekitzeko. 14 urterekin idatzi zuen bere orrialderik hilezkorrenaren, Los esclavos felices operaren, obertura joko du orkestrak.

Programaren bigarren erdialdean, orkestrak sinfonismo unibertsalaren gailurretako bat igoko du: Johannes Brahmsen 4. Sinfonia. Bere konpasetan —Bachen eta Beethovenen legatuari buruzko gogoeta sakonaren emaitza— maisu alemaniarrak sortu zituen musika-prozesu landu eta konplexuenetako batzuk suma daitezke.

Jaime Martin flautajole eta zuzendaria izango da programa honen buru. Euskadiko Orkestrak askotan kolaboratu du harekin, gaur egun Melbourne Symphony Orchestraren eta Los Angeles Chamber Orchestraren zuzendari titularra denarekin.

  • Jaime Martín, Zuzendaria
  • Rachel Willis-Sørensen
  • Euskadiko Orkestra

EGITARAUA:

J.C. Arriaga
Los esclavos felices. Obertura [8′]

R. Strauss
4 últimos Lieder [24′]

J. Brahms
4. Sinfonia [39′]

DATAK: 

Local

Tabakalera eta Kursaal
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España