« Todos los Eventos
Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Four Clovers
febrero 3
Four Clovers laukote instrumentala 2024an sortu zen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasle talde baten proiektu pertsonal gisa, eta jazzik akademikoenetik aldentzen diren hizkuntza berriak ikertu nahi ditu. Taldearen errepertorioaren barruan, konposizio propio batzuk daude, askotariko eraginak jaso dituztenak, hala nola hard boparen, jazz fusioaren, herri-musikaren eta free jazzaren eraginak. Haiez gain, taldearen erreferentzia nagusien bertsio batzuk daude, hala nola Horace Silver, Sonny Rollins eta Joe Henderson-en bertsioak.