
Jokin Vitoria (bateria), Aitor Moreno (kontrabaxua), Iñigo Zubizarreta (gitarra), Daniel Apodaka (biolina), Andoni Aizpurua (saxoa), Jon Garcia del Val (ahotsa, gitarra)
Erromintxelak 2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.
Euskaraz egindako abestiak eta instrumentu akustikoekin inprobisatuz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.