Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Itziar Mendibil Quartet

febrero 24

Itziar Mendibil saxofoi-jotzaile eta konpositorea Donostian jaio zen, eta adierazkortasuna, soinu bikaina eta joera melodiko bizia ditu ezaugarri bereizgarri. Txiki-txikitatik barneratu zuen folklorea eta musika klasikoa uztartzen dituen euskal tradizio korala, eta bere kezka artistikoek Bartzelonara eraman zuten. Bertan, jazza ezagutu eta harekin zaletu zen.

Gaur egun, Itziar Kataluniako jazzaren parte aktiboa da, eta bere laukotearen buru da. Bere estiloa jazz garaikidea dela esan daiteke, eta bere lurreko paisaia eta soinuekiko sustraitze handia eta jazza ikuspuntu garaikideago edo askeago batetik ikertzeko premia uztartzen ditu estilo horren barruan. Itziarren eraginean artean, artista handiak aipa daitezke, hala nola Kenny Wheeler, Wayne Shorter, Joel Ross eta Seamus Blake.

  • Itziar Mendibil (saxo tenorra)
  • Dani Artetxe (gitarra elektrikoa)
  • Ot Granados (kontrabaxua)
  • Marius Koopman (bateria)

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España