
La Ola Maldita Donostiako surf rockeko taldea da, 2021ean sortua. Taldekideak surfaren, rock and rollaren eta garajearen zale amorratuak dira, eta 60ko hamarkadako abesti eguneratuak eskaintzen dituzte. Haien lehentasuna entzuleak olatu bortitzez betetako leku epeletara eramatea da, eta soinu freskoak eta energia handikoak baliatzen dituzte horretarako. Taberna askotan eta, besteak beste, Dabadaba, Hell Dorado eta Intxaurrondo aretoetan jo dute, baita zenbait jaialditan ere, hala nola Gladys the Day, Musikagela Weekend eta Musikagela Fest izenekoetan.
Gitarra erreberberatzaileak, erritmo frenetikoak eta espiritu basatia. Kaliforniako kostaldean bezala, baina euskal kresalarekin dantzaraziko dizuten surfa, rock&rolla eta garajea.