Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sarrerak Elbereth (azken agurra – Legazpi)

marzo 28

Legazpiko Elbereth metal taldeak Azken agurra, azken egurra iragarri du. Martxoaren 28an haien ibilbide bukaerako kontzertua eskainiko dute. Legazpiko III. Oholtza bete doinu jaialdi berezian izango da, Koma beteranoekin batera. 

Ohar baten bidez azaldu dituzte banda desegiteko arrazoiak:

«25 urte dira lehen aldiz oholtza gainera igo ginenetik. Bidean hainbat kontzertu, entsegu, kilometro, bizipen eta garagardo elkarbanatu ditugu lagun askorekin.

Mende laurdena ez da urtero betetzen, momentu onak eta ez hain onak bizi izan ditugu. Mugarri asko bete ditugu, noiz edo noiz ametsak zirenak egia bihurtuz. Bost disko argitaratzeko aukera izan dugu, taula gainean inoiz pentsatu ahal ez genituen taldeekin aritzeko aukera izan dugu, eta hainbat lagun berri egiteko aukera izan dugu.

Hau guztia ospatzeko, etxean joko dugu, ‘Oholtza bete bihotz’ omenaldiaren barruan. Kontzertu oso berezia izango da, Andoni eta Iñurri omenduko ditugulako beste behin ere, eta 25 urteren ondoren, Elberethen azkena izango delako».

Local

Durangoko Azoka – (Ahotsenea)
Larrasoloeta, 3
Durango, Bizkaia 027 España