Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinemagileen arteko elkarrizketak Zikloa 2026

enero 15 - mayo 5

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2026ko urtarriletik ekainera bitartean hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean Zinemagileen Elkarrizketak programaren bosgarren edizioa. Zinemako hogei profesional inguru bilduko dira zortzi topaketatan, Donostiako Zinemaldiaren urte osoko jaialdia den Z365ekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatutako ekimen honetan. Saioak Parte Zaharreko Santa Teresa komentuan egingo dira, eta interpretazioa, ez-fikzioa, muntaketa, literatura eta nazioarteko koprodukzioak izango dituzte ardatz.

Programa anitza eta kolektiboa

Programazioa urtarrilaren 15ean irekiko da, zinemagile eta argazki-zuzendari Ion de Sosa eta konpositore, abeslari eta aktore Christina Rosenvinge elkarrizketan arituko direlarik. Biak Balearic filmean aritu dira elkarlanean, Locarnon eta Sitgesen aurkeztua.

Urtarrilaren 27anAsier Urbieta  (Faisaien irla / Pheasant Island) eta Koldo Almandoz (Zeru ahoak / Mouths of Sky) zuzendariak fikzioan generoaren erabileraz arituko dira Generozko fikzioak saioan.

Otsailaren 16anJosé Luis Guerin (Historias del buen valle) eta Isaki Lacuesta (Flores para Antonio) ez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide. Ekainean, oraindik zehaztu gabe, Elena Molina eta Alba Flores arituko dira Autobiografía y no ficción gaiaz hausnartzen.

Zikloak Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria eta Blanca Soroa aktorea ere izango ditu protagonista, Los domingos filmeko esperientziatik abiatuta Zinema eta interpretazioa aztertzeko, martxoaren 5ean.

Martxoaren 16anCarla Simón zinemagileak, María Zamora ekoizleak eta Olimpia Pont Cháfer nazioarteko koprodukzioei buruzko esperientzia partekatuko dute Romería filmaren harira, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Saio hau 18:00etan hasiko da; gainerakoak, berriz, 19:00etan.

Apirilaren 14anJaume Clareten lehen film luzea den Estrany Riu / Strange River muntaketa izango da ardatza, María Castán eta Meritxell Colell muntatzaileekin batera.

Azkenik, maiatzaren 5eanManuel Gutiérrez Aragónek eta Luis López Carrascok zinema eta literaturaren arteko loturak aztertuko dituzte. Biak Herralde Saria jaso dute, hurrenez hurren, La vida antes de marzo eta El desierto blanco eleberriengatik.

Ekimenaren presentzialtasuna eta topaleku izateko jomuga errazteko, saioak ez dira streaming bidez emango, baina grabazioak Koldo Mitxelenaren eta Donostia Zinemaldiaren webguneetan egongo dira ikusgai denboraldiaren amaieran. 

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España