
2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne.
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Generozko fikzioak
Asier Urbietak eta Koldo Almandozek Generozko fikzioak izeneko saioan sakonduko dute, fikzioan generoa baliatzeari buruz. Urbietak Goteborgen estreinatu zuen bere lehen film luzea, Faisaien irla / Pheasant Island (La isla de los faisanes) (Zinemira), eta Koldo Almandozek, berriz, Zeru ahoak / Mouths of Sky (Bocas de cielo) aurkeztu du, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean hautaturiko euskarazko lehen telesaila.
Partaideak: Asier Urbieta, Koldo Almandoz.