
2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne.
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Maiatzaren 5ean, Manuel Gutiérrez Aragónek eta Luis López Carrascok zinema eta literaturaren arteko loturak aztertuko dituzte. Biak Herralde Saria jaso dute, hurrenez hurren, La vida antes de marzo eta El desierto blanco eleberriengatik.