Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Arineketan & Haatik Dantza: «ZAHARRAK BERRI»

marzo 7

Arineketan bikote ezagunak -Iñar Sastre pianojoleak eta Jagoba Astiazaran txistulariak osatua-  euskal tradizio herrikoia berrinterpretatzen du, publiko eta belaunaldi berrietara egokituz.
Zaharrak berri saioan ahaztutako abestiei bigarren bizi bat ematen zaie jazz, pop, erritmo latino eta rap estiloen bidez Xabier Zeberio eta Agate Amilibia musikari zoragarriak, Oihana Iguaran bertsolaria eta Haatik Dantzako dantzarien eskutik.

2020an Arineketan taldearekin debuta egin zuenetik, musikari bikoteak bere tokia egin du euskal musikagintzan. Horren erakusle da 2021ean eskuratutako Musika Bulegoa Saria taldearen zuzeneko deigarriak, ikuspegi berritzailea eta musika tradizionala berritzeko konpromisoagatik.

Local

San Agustin Kultur Gunea – (Plaza Zaharra)
San Agustinalde, 12
Durango, Bizkaia 027 España