
Joserra Fachadok zuzendutako Zurriolako Baga taldeak Bernarda Albaren Etxea lanaren bertsioa eskainiko du, klown estiloan landua. Pertsonaiek bere esentzia gordetzen dute, baina klownaren eraginengatik, handitzen dira, erotzen dira, eta muntai alai eta dibertigarri bat osatzen dute.