
Laura del Valek Bilbora ekarriko du bere komedia-ikuskizun berria, En mi cabeza sonaba mejor, identitatea, sarkasmoa eta Gaztelako ironia bereizgarria uztartzen dituen bakarrizketa.
Era guztietako umorea izango da, baina hummus-ik ez. Txiste txarrak ere bai, irakurri berri duzun hau bezalakoak; baina Lauraren buruan hobeto entzuten ziren, sinopsi hau hirugarren pertsonan idaztea bezala, ni neu, Laura del Val, ari naizenean idazten.
Ikuskizun honek erakutsi nahi du behar adina aldiz berrasmatu behar dela norbere burua, eta lotsarik gabe barre egin behar dela zentzua zutela ziruditen erabaki guztiez… zure buruan behintzat.